Laboral Kutxa Emakume Master Cup izena hartu du Hego Euskal Herrian sortu berri den txapelketak. Tamaina handiko lehiaketa da, 75 partehartzailek izena eman baitute (domaia da hala ere Ipar Euskal Herritik ez baitu inork izena eman, beharbada heldu den urtean?).Esku pilotako emakumezkoen lehen binakako txapelketa antolatu dute. Emakume pilotari gehienak hegoaldeko lurraldeetatik heldu badira ere, atzerritik izena emandakoak ere badira: Bartzelona, Mexiko, Kuba…

Master Cup-a bi taldetan antolatua izan da: Eliteko jokalariak biltzen dituena eta lehen mailakoa. Sailkapen partidak urtarrilaren 14an hasiko dira. Finalak martxoaren 5an izango dira, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren atarian, eta Zornotzako Udal Pilotalekuan jokatuko dira.

Entzun hemen Patri Espinar txapelketako partehartzailearen elkarrizketa euskaraz :